Kiptanui, Moses
Kenyar atleta (1970). Munduko iraupen lasterkari onenetako bat, 3.000 metro hesidunetan bereziki. 1988ko Munduko Junior Txapelketan 1.500 metroko lasterketa irabazi zuen, eta baita, 1990ean, Afrikako Senior Txapelketan ere. 1991n, 3.000 metro hesidunetan, munduko errekorra hautsi zuen lehen aldiz (8:06.46), eta urrezko domina irabazi zuen Munduko Txapelketan, Tokion. 1993 eta 1995eko Munduko Txapelketetan ere txapeldun atera zen. Bartzelonako Olinpiar Jokoetan ez zuen parte hartu, min hartuta zegoelako. 1996an, Atlantako Olinpiar Jokoetan, txapeldunorde izan zen. 3.000 metro 8 minututik behera egin dituen lehenengo atleta izan da. 3.000 metro, 5.000 metro eta 3.000 metro hesidunetan, munduko errekorra hautsi du bi aldiz.
- kinyaruanda
- kio
- kiosko
- kiowa
- Kipling, Rudyard
- Kiptanui, Moses
- kipu
- kipula
- kiral
- kiralitate
- kirasdun