Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kiralitate

iz. Gauzaki batek ispiluan duen irudiarekiko berdintasunik ez izatean datzan ezaugarri geometrikoa. Eskuineko eskua eta ezkerreko eskua objektu kiralak dira, bata bestearen aurkako baita. Ezkerreko eskua eskuineko eskuaren irudia da planu bati dagokionez, baina bata bestearengandik desberdinak dira eta ezin dira bata bestearen gainean elkar jarri.  v  Kim. Ezaugarri hori molekula kimikoei ere badagokie, gerta baitaiteke bi molekula kimiko desberdin optikoki elkarren alderantzizko izatea.