kiowa
iz. Ipar Ameriketako indiar talde baten izena. Gaur egun Oklahoma denaren inguruan bizi ziren. Azkenetakoak izan ziren Estatu Batuen agintepera errenditzen. 1780. urtean 3.000 lagun inguru ziren, zazpi taldetan banatuak. Nomadak ziren, bufalo ehiztariak; ez zuten lurrik lantzen, eta hiru aldetako etxoletan bizi ziren. Gerrari taldeak hierarkia guztiz finkoz eratuak ziren. Ametsek eta trantzezko ikuspenek gudurako, ehizarako eta sendabiderako ahalmen berez gainekoak ematen zizkietela sinesten zuten. Komantxeek bezala, peyote erlijioaren zabaltzaile izan ziren, kaktus haluzinogeno bat erabiltzen duena. Urtean bi aldiz, udan eta neguan, gertakari nagusien kronika irudikatzen zuten larruzko orrietan.