Kieslowski, Krzysztof
Poloniar zinema zuzendaria (Varsovia, 1941 - Varsovia, 1996). Telebistan hasi zen lanean; film labur eta dokumental asko zuzendu ditu. Film luzeetan Krotki film o zabijaniu (1987, Ez duzu hilko), Krotki film o milosci (1988, Ez duzu maitatuko), eta La double vie de Véronique (1991, Beronikaren bizitza bikoitza) ditu ezagunenak. Bere azken lanean ere –Hiru kolore trilogia (Urdin, 1993; Zuri, 1993; Gorri, 1994) Frantziako banderaren koloreetan oinarriturik askatasuna, berdintasuna eta anaitasuna aztertzen dituena–, bere pertsonaien barne bizitzaren azterketa sakona egin zuen.
- Kiefer, Anselm
- Kiel
- Kielland, Alexander
- Kienholz, Edward
- Kierkegaard, Sören
- Kieslowski, Krzysztof
- kietismo
- Kiev
- kievtar
- Kigali
- kigaliar