Kiefer, Anselm
Alemaniar margolaria (Donaueschingen, 1945). Pintura ikasketak egin zituen Friburgon (1966-1968), Peter Dreherrekin, eta Karlsruhen (1969), Horstekin. 1971n Hornabachera joan zen bizitzera familiarekin. Bere argazki sailetan (1969, Okupazioak) faxisten agur keinua egiten agertu zenetik –bere herrialdearen iragan naziaz lotsaturik–, XIX. mendeko nazionalismo teutonikoarekin zerikusirik izan duten keinu, ikur, mito eta gaiak azaldu ditu batez ere bere lanetan. Hori, baina, zuzenez bestera ulertu izan da sarritan, XIX. mendeko chauvinismoaren eta XX. mendeko faxismoarengatik alemaniar kulturak pairatu duen estigmaren ondorioz. Kieferrek, Alemaniako historiaren auzi jakin batzuetara mugatu gabe, argazkilaritzaren eta pinturaren arteko harremana aztertzen duen pintura molde independentea landu du. Bere koadroetako asko argazkietan eginak dira.