kietismo
iz. Teol. Molinos, Guyon eta Fénelon-en dotrina mistikoa. Kietismoaren arabera, kristau perfekzioa, salbamena alde batera utzita, maitasun hutsa da, kontenplazio hutsa eta alferrikakoa da erlijiozko praktika, baita bizitza aktiboa ere; gelditasun eta pasibotasun osoan, Jainkoarekin bat egiten da. v Zentzu gaitzesgarrian, kietismo esaten zaio kontenplazio hutsa eta gelditasuna eredutzat hartzen dituen dotrina edo jarrera orori.