Kerexeta Gallastegui, Jaime
(«Arantzibia»). Bizkaiko idazle eta itzultzailea (Elorrio, 1918). 1947an apaiz egin zen. Burgosko Schola Cantorum abestaldearen zuzendari eta Sevillan, Burgosen eta Urkiolan organo-jotzaile ibili zen. Euzko-Gogoa, Eguna, Jesus’en Biotzaren Deya, Egan, Olerti, Anaitasuna, BAP eta beste hainbat agerkaritan eman ditu argitara bere lanak. Erlijiozko liburu ugari itzuli ditu bizkaierara: Eguneroko meza (1963), Gogarteak (1963, San Ignazioren Gogo-Ihardunak), Argi-bide txikia (1965), Umeen Biblia (1969). Baina, batez ere, Euskal-Biblia (1976) da Kerexetaren lan nagusia, Biblia osoa lehen aldiz bizkaieratua. Erlijiozkoaz gain, Luis de Castresanaren Vida de Iparraguirre (1978, Iparragirre’ren bizitza) eta El otro árbol de Guernica (1979, Gernika’ko beste arbola) itzuli zituen euskarara. Hiru olerki liburu idatzi ditu: Orbelak (1958), Bitargi (1969), Udazken (1980). Historia eta Genealogia ere landu ditu. Bere azkeneko lanak Fededunen otoitza (1988), Kristau-gaiak (1995) dira. 1998an ohorezko euskaltzain izendatu zuten.
- keratosi
- kereila
- Kérékou, Mathien Ahmed
- Kerenski, Aleksandr Fedorovitx
- kereta
- Kerexeta Gallastegui, Jaime
- Kerguelen uharteak
- Kerkira
- Kern, Jerome
- keroseno
- Kerouac, Jack