Kerenski, Aleksandr Fedorovitx
Errusiar politikaria (Simbirsk, 1881 - New York, 1970). Abokatua zen, sozialista. 1917ko martxoan justizia ministro izan zen Luvov printzearen behin-behineko gobernuan. Maiatzean gerra ministro izendatu zuten, eta uztailean Luvov-en lekua hartu zuen Lehen Ministro gisa. Iraultzaren garaian erbestera jo behar izan zuen, Ingalaterrara, Frantziara eta azkenik Estatu Batuetara; han bere garaiko Errusiako politikari buruzko liburuak idatzi zituen.
- keratitis
- keratoma
- keratosi
- kereila
- Kérékou, Mathien Ahmed
- Kerenski, Aleksandr Fedorovitx
- kereta
- Kerexeta Gallastegui, Jaime
- Kerguelen uharteak
- Kerkira
- Kern, Jerome