Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kepler, Johannes

Alemaniar astronomoa (Weil der Stadt, Württemberg - Regensburg, 1630). Ortziaren deskribapen geometriko zaharra baztertu eta astronomia dinamikoari hasiera eman zion. Eguzkiaren inguruko argizagien higidura eliptikoa aurkitu zuen. Ticho Braherekin lan egin zuen, eta haren ondorengo izan zen Rodolfo II.a enperadorearen astronomo gisa. Kepler-en teoriak izan ziren Galileo eta Newton-en aurkikuntzen oinarri.  v  Kepler-en legeak. Argizagiek Eguzkiaren inguruan duten higidurari buruzko lege esperimentalak, Kepler-ek agertu zituenak. Hiru dira: 1) Argizagi guztiak Eguzkiaren inguruan elipseak deskribatuz higitzen dira, Eguzkia dagoelarik elipsearen fokuetako batean. 2) Edozein argizagi eta Eguzkia lotzen dituen erradio bektoreak igarotzean eratzen duen azalera eta azalera hori eratzeko erabilitako denbora proportzionalak dira. 3) Argizagien itzulien denboren karratuak eta beren orbiten semi-ardatz nagusien kuboak proportzionalak dira.