Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kenopodiazeo

izond. Bot. Izen bereko familiako landareez esaten da. Gehienak belarkarak dira, oso bakanak zur egiturako zurtoina dutenak. Lore hermafrodita edo sexu bakarrekoa izan dezakete. Lorezil okerra eta obulutegi garaia dute horiek. Fruitua, berriz, intxaur edo kusku egiturakoa izan dezakete. Zurtoin egurtsua dutenek lore txiki berdexka eta mordoetan antolatua dute. 1.400 bat landare-mota biltzen dira kenopodiazeoen artean; ezagunena sabi zuria da.