Kennedy, John Fitzgerald
Estatu Batuetako politikaria, 35. lehendakaria (Brookline, Massachusetts, 1917 - Dallas, 1963). Harvard-eko unibertsitatean egin zituen ikasketak; Kongresuan 1946an sartu zen. Massachusetts-ko senatari izan zen 1952an eta 1958an, eta 1956ko konbentzio demokratan lehendakari orde izateko hautagai. Lehendakari izateko hautagai izan ondoren Richard Nixoni irabazi eta lehendakari izendatu zuten (1960). Kennedy ekonomia dinamismoa bultzatzen eta gizarteko egonkortasuna lortzen saiatu zen, baina ekonomia arazoek (altzairuaren krisia, 1961), kongresuaren oposizioak eta beltzen matxinadak politika hori zaildu zuten. Kanpoko politikan Sobiet Batasunarekin akordio batera iristearen aldeko izan zen, baina Kubako krisiak (1962) bi estatuen arteko harremanak eragotzi zituen. Sortaldean eskuhartzearen aldeko politika bultzatu zuen, eta Vietnam-a osteak bidaltzen hasi zen. 1963an Dallasa egindako bisitaldi batean hil zuten. Lee Harvey Oswald-i egotzi zitzaion hilketa hori, baina Oswald bi egun geroago hil zuten, poliziak zeramala, eta ez da guztiz argitu ahal izan John Kennedyren heriotza.
- Kenitra
- kenketa
- kenkizun
- Kennedy Toole, John
- Kennedy, Edward Moore
- Kennedy, John Fitzgerald
- Kennedy, Nigel
- Kennedy, Robert
- Kenney-Wallace, Geraldine
- kenopodiazeo
- Kent