Kennedy, Robert
Estatu Batuetako politikaria (Brookline, Massachusetts, 1926 - Los Angeles, 1968). John F. Kennedyren anaia. 1953an McCarthy batzordearentzat lan egin zuen. Bere anaiaren kanpaina politikoen zuzendari izan zen. 1961-1964 bitartean fiskal orokorra izan zen eta beltzen eskubide zibilen aldeko kanpaina zabal bat egin zuen. Alderdi demokrataren aldetik lehendakarigai ofiziala izateko kanpainan ari zela hil zuten Los Angelesen.