Keitel, Wilhem
Alemaniar militarra (Helmscherode, 1882 - Nurenberg, 1946). Lehen Mundu Gerran garrantzi handiko karguak izan zituen; 1934an Hitler-ek aurreko gerrako ministerioaren ordezko OKWko (Oberkommando der Wehrmacht) buru izendatu zuen; Bigarren Mundu Gerran beti bat etorri zen Hitler-en erabakiekin. III. Reich-aren kapitulazioa izenpetu zuen Berlinen (1945eko maiatza). Nurenberg-en epaitu zuten; gerrako krimenen erantzule zela eta, hiltzera kondenatu eta urkatu zuten.