Keiser, Reinhardt
Alemaniar musikagilea, opera idazlea, XVII. mendeko barroko estilotik XVIII. mendeko rococo estilora doan musika egin zuena (Teuchern, 1674 - Hanburgo, 1739). Lehenbizi musika maisu izan zen Leipzig-en, gero opera zuzendari Hanburgon, eta han bizi izan zen bere bizitzako parterik handiena. 120 operatik gora idatzi zituen, mitologian, historian, edo herri kontakizunetan oinarriturik. Johann Mattheson eta G.P. Telemann-ekin batera alemaniar opera barrokoaren nortasuna finkatu zuen. Elizako musika ere idatzi zuen: psalmuak, pasioak, oratorioak…).