katioi
iz. Kim. Karga positiboa duen atomoa edo erroa. Katioiak ioiak dira eta elektrolisi prozesuan katodorantz bideratzen dira. Katioiak, atomoek edo molekulek elektroiak galtzean eratzen dira; ezagunak atomo metalikoen katioiak dira ( Na+ , Ca ++, Al +++, Fe++ .) eta beste zenbait erro: hidronioa (H3O+), amonioa (NH4 +), etab.