katilu 2
iz. Bot. Katilu baten edo arrautza azal baten tankera duten zenbait perretxiko askomizetoren izena. Ez dira astaputzak bezala goitik erabat itxiak. Gehienak Peziza generoan sartzen dira, baina aleuria eta otidea generoetako batzuei ere katilu esaten zaie. Ezagunenak, Peziza vesiculosa, P. badia, P. succosa, Otidea onotica eta Aleuria aurantia dira.