katharewussa
iz. Greko moderno “garbia”, 1976 arte Greziako hizkuntza idatzi ofiziala zena, dokumentu ofizialetan, parlamentuan, auzitegietan eta argitalpen askotan erabilia. 1976an hizkuntza “demotikoa” hartu zen ofizialtzat. Katharewussa XIX. mendean sortu zen grekoaren dialektoak beste hizkuntzen eraginetatik garbitu greko klasikoan oinarrituz.