Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kateter

iz. Med. Hodi baten formako tresna, zurruna nahiz malgua, eta hainbat luzera izan ditzakeena, ebakuntza batzuetan, gorputzeko barrunbe bat aztertzeko, isurkariak aterarazteko edo sartzeko, eta itxitako hodiak ireki ahal izateko erabiltzen dena.  v  Zistotomian, uretran zehar maskuriraino sartzen den zunda artekaduna, bisturia maskuriaren leporaino gidatzen duena. ik. zunda.