Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

katamotz

iz. Katuaren antzeko ugaztun basati haragijalea, belarrietan ile sorta bana dituena (Lynx sp.).  v  Ipar-katamotza (Lynx lynx). Europako iparraldean, Asian, Ipar Ameriketan eta Mexikon bizi dena. 0,80-1,30 m luze eta 75 cm garai izaten da. Isats laburra eta hanka sendo indartsuak ditu. Oso malgua eta azkarra da. Ile trinko leuna du, kolorez gris gorrixka, orbain marroiak dituena. Amarrutsua eta ankerra da. Bera baino animalia handiagoak ere harrapa ditzake. Balio handiko larrua du jantziak egiteko.  v  Lynx pardina. Iberiar Penintsulan bizi den katamotz mota berezia.