Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

katakonba

iz. Pl. Lurpeko barrunbeak, lehen kristauek hilak ehorzteko eta elizkizunak egiteko erabiltzen zituztenak. || Hezurtegi gisa erabilitako barrunbea.  v  Mediterraneo inguruan aurkitu izan dira katakonba zaharrenak: Maltan, Sizilian, Egipton, Libanon, Tunisian eta, ezagunenak, Italian (Napolin eta, batez ere, Erroman). Ugarienak Via Appia-ren azpian dira; ospetsua da adibidez Ad catacumbas, San Sebastian basilika azpian dagoena. Kristautasuna galarazia izan zen garaian, eta baita barbaroen erasoen garaian ere, katakonbak gordeleku izan ziren kristauentzat, sarrera ezkutuak baitzituzten, eta bidexka bihurriez eta gela txikiez osatuak baitziren. Gela horietan ehorzten ziren hildakoak.