Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Katai

Erdi Aroan Txinako iparraldea izendatzeko erabiltzen zen izena. Gengis Khan-en garaian mongolek Txinako iparraldeari Katai deitzen zioten, eta Txinako hegoaldeari Mangai. Katairen lehenengo berriak musulman merkatarien bidez eta Karakorum-era 1246an eta 1254an Aita Santuaren ordezkari joandako frantziskotarren bidez jakin ziren Europan. Berri zehatzagoak Marko Polok ekarri zituen 50 urte geroago. Amerika aurkitu ondoren, Katai eta Txina gauza bera zirela ez zen ziurtasunez jakin, harik eta 1575ean Marin de Rade agustindarrak eta 1607an Matteo Ricci jesuitak Marko Poloren bidaia Asia barrenetik egin zitekeela frogatu ez zuten arte.