Kasimiro Ia
(Polonieraz, Kazimierz Mnich). Poloniako dukea (1016 - 1058). Fraidea zela, aita hil zitzaionean, haren kargua hartu zuen 1034an. 1037an, nobleen azpijokoz, herria lurjabeen kontra altxatu zelarik eta leinu paganoen erasoak zirela eta, kargutik kendu zuten. Germaniara ihes egin zuen; ezkontzaz Kiev-eko Jaroslav-ekin ahaidetu eta aliaturik, Mazovia, Pomerania eta Silesia Poloniarentzat konkistatu zituen. Eliza katolikoa indartu zuen eta leinu paganoak ezabatu. v Kasimiro II.a. Krakoviako eta Sandomierz-eko dukea eta Poloniako erregea (1138 - 1194). Mieszko III.a bere anaia erregetzatik kendu eta berak hartu zuen kargua. 1040an, Alemaniako Henrike III.aren laguntzarekin, ia Polonia guztia konkistatu eta kristautasuna finkatu zuen. v Kasimiro III.a. Handia (Kazimierz Wielki). Poloniako erregea 1333-1370 bitartean (Kujavia, Polonia, 1310 - 1370). 1335ean Silesia Bohemiari eman zion, eta Pomerania Ordena Teutonikoko zaldunei, baina 1341ean ia Galizia osoa konkistatu zuen. Errege baketsua izan zen. Bere diplomazia ahaleginez Errusiako mendebaleko eta Germaniako ekialdeko lurraldeak beretu zituen. Erreinu barrenean gobernua batu zuen, lege idatzi gabeak arauetan bildu zituen, hiriei Magdeburg-eko legeak eman zizkien eta Poloniako lehenengo unibertsitatea (Krakoviakoa, 1364) sortu zuen. v Kasimiro II.a. Jagellon. Lituaniako duke handia eta Poloniako erregea 1447-1492 bitartean (1427 - 1492). Haren erreinaldiko garaipen nagusia Zaldun Teutoiak menderatzea izan zen (1466). v Kasimiro I.a. ik. Joan II.a. Kasimiro.
- kasete
- Kashgar
- kasida
- kasik
- kasiko motoduna
- Kasimiro Ia
- kasino
- kasitar
- kasiterita
- kaska
- kaskabeltz