Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kaskabeltz

iz. Zenbait txori buru-beltzen izena (Parus sp.).  v  Kaskabeltz handia (Parus major). 15 cm inguru luze da; gaineko aldea berdaxka eta azpikoa horixka, buru-lepoak beltzak eta musu inguruak zuriak ditu. Paparretik sabelera zerrenda beltz bat ere badu. Oso ugaria da Europa guztian. Afrikako mendebalean eta hegoaldean ere bizi da. Intsektuak jaten ditu, baina bera baino txori txikiagoei ere egiten die eraso. Zuhaitz zuloetan egiten du habia.  v  Pinu kaskabeltza (Parus ater). 11 cm inguru luze da; hegoak beltzak eta buruaren atzea zuria ditu. Intsektuen harrak eta arrautzak jaten ditu.  v  Kaskabeltz txikia (Parus palustris). 12 cm inguru luze da, eta pinu-kaskabeltzarekin duen derberdintasuna buruaren atzean zurigunerik ez izatea da.