kartilago
iz. Biol. Gorputzeko ehun konjuntiboa. Ehun urdinxka da, gardena, gogor malgua. Kolageno zuntzez osatutako sarea da, eta gelatinaren gisakoa. Ugaztunen umekiaren hezurdura kartilagoz osatua da; umekia heltzen denean gorputzeko parte gehienetan kartilagoaren ordez hezurra osatzen da, baina belarrian, sudurrean eta arnas hodietan, saihets lotuneetan, etab. kartilagoa ez da hezur bihurtzen. Arrain kondroiktioen hezurdura ere kartilagozkoa da. Hiru motatako kartilagoak daude: hialinoa (ugaztunen umekiaren hezurdura osatzen duena), fibrokartilagoa (ornogabeen diskoetan izaten dena) eta horia edo elastikoa (umekiaren hezurdura osatzen denean gorputzeko parte batzuetan gelditzen dena).