Karsune, Yaak
Alemaniar idazlea (Berlin, 1934). Antzerki ikasketak egin zituen Max Reinhardt Antzerki Eskolan. Kürbiskern (Kalabaza pipita) literatura aldizkaria sortu zuen eta 1965. urtetik 1968. urtera bertako zuzendaria izan zen. Egunkari, irrati eta telebistarako hainbat lanez gainera, poemak eta antzerki lanak idatzi ditu. Gaur egun Berlinen bizi da, eta literatura du ogibide bakartzat. Lehen poema bilduma 1967an argitaratu zuen Kilroy & andere (Kilroy & beste batzuk) izenburupean. 1973an Die Bauernoper (Nekazarien opera) antzerki lana estreinatu zen Tübingenen. Beste lan batzuk dira: Ruhrkampf-Revue (1975, Ruhr-eko borrokaren aldizkaria), Die Guillotine umkreisen (1984, Gillotina inguratu) eta Toter Mann (1991, Gizon hila).