Karrer, Paul
Suitzar kimikaria (Mosku, 1889 - Zurich, 1971). Europan egin zituen ikasketak eta Zurichen lortu zuen doktoretza. Karotenoideei eta A eta B bitaminei buruz egin zituen ikerketengatik da ezaguna. B2, A eta B bitaminen egitura eta sintesia aztertu zituen. v 1937an Kimikako Nobel saria eman zioten.