karraspin
iz. Bot. Askomizetoen klaseko hainbat perretxiko motaren izena, bereziki morchella, berpa eta mitrophora generoko batzuena. Ez dute beste perretxikoek bezala txapelarik, arrautzaren antzeko buru azal-zimur bat baizik. v Karraspin arrunta (Morchella vulgaris). Buru biribil kono egiturakoa duena eta gris berdexka dena. Mami zuri edo hori trinkoa izaten du. Gordinik pozoiduna bada ere, erreta jateko ona da. v Karraspin horia (Morchella rotunda). Buru horixka duena, jateko nahiko txarra.