karratu
iz. Mat. Poligono erregularra den paralelogramoa; angelu eta alde berdinak ditu. ik. lauki. || Zenbaki bat bider zenbaki bera egitean lortzen den emaitza, hau da, zenbaki baten bigarren berredura. ik. koadro. v Karratu latinoa. n ordenako matrize karratua; haren lerro eta zutabeetan 1 eta n arteko zenbaki osoak agertzen dira errepikatu gabe. Estatistika ikerkuntzetan erabiltzen da. v Azti karratua. n ordenako matrize karratua. Osagaiak errepikatzen ez diren 1 eta n2 arteko zenbaki osoak dira. Azti karratuaren zutabearen eta lerro bakoitzaren, eta bi diagonalen osagaien batura da, adibidez:
v Matrize karratua. Zutabe eta lerro kopuru bera duen matrizea. v Batura eta kendura baten karratua. Kendura baten karratua kenkizunaren karratua gehi kentzailearen karratua ken bi bider kenkizuna bider kentzailea da, hau da:
Batura baten karratua, berriz, baturaren lehen osagaiaren karratua, gehi bigarren osagaiaren karratua, gehi bi bider lehen osagaia bider bigarren osagaia da, hau da: