Karlota erreginaren uharteak
Kanadako uhartedia, 150 uharte inguruz osatua, Itsaso Barean, Kolunbia Britainiarraren kostaldean. Iparretik hegoalderantz 280 km inguru hedatzen dira. Eremua: 9.395 km2. 5.884 biztanle, haida indiarrak gehienak. Alaskatik, Kolunbia Britainiarretik eta Vancouver uhartetik Dixon golkoak, Hecate itsasarteak eta Karlota erreginaren golkoak bereizten dituzte. v Juan Pérez espainiarra (1774) eta James Cook kapitain ingelesa izan ziren uharte haietara iritsi ziren lehenengo europarrak.
- Karlos
- Karlos
- Karlos
- Karlos
- Karlos
- Karlota erreginaren uharteak
- Karlota Nassaukoa
- Karlovy Vary
- Karlsruhe
- Karlstadt
- karma