Karle, Jerome
Estatu Batuetako kimikaria (New York, 1918). Itsas Ikerketen Laborategian lan egin zuen. Kristalen egiturari buruzko lanak egin zituen batez ere. X izpien difrakzioz sortutako gai kimikoen molekulen egitura zein den jakiteko matematikazko metodoa eman zuen aditzera Hauptman-ekin batera. Bere lan nagusiak Hauptman-ekin egin zituen. v 1985ean Kimikako Nobel saria eman zieten Karleri eta Hauptmani.