Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Karkemis

Antzinako hiri estatua, gaurko Halab eskualdean, Sirian. Mesopotamiaren, Siriaren eta Anatoliaren arteko karabana-bidean zegoen, Eufrates ibaia igarotzeko ibi batean. Lehenengo aztarnak Neolito garaikoak dira. Suppiluliumas konkistatzaile hititak hartu zuen hiria (K.a. 1373 inguruan), eta Asiria, Mitani eta Egiptoren kontra bere inperioa babesteko erabili zuen. Geroago itsasoko herriek konkistatu zuten, ez azkenik Asiriako Sargon II.aren mende geratu zen. Azkeneko gertaera nagusia K.a. 605ean Nabukodonosor II.a Babiloniako erregeak Nekao II.a Egiptoko faraoiaren kontra irabazi zuen gudua izan zen; gudu horren ondorioz egiptoarrek Siriako lurraldeetatik alde egin zuten.