Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Karintia

(Al. Kärnten). Austriako probintzia federatua, Eslovenia eta Italiarekin muga egiten duena. 537.672 biztanle (1983). 9.533. km2. Oso eskualde menditsua da (Karn alpeak); han dago Austriako mendi garaiena (Gross Glockner, 3.798 m.). Hiri nagusiak: Klagenfurt (hiriburua) eta Villach. Aberastasun iturriak: basogintza, laboreak eta abere hazkuntza; zur, burdina, berun eta zink industria; turismoa