kariofilazeo
izond. Bot. Izen bereko familiako belar landareez esaten da. Banaka batzuek sasi itxura dute. Gehienek zurtoin zuzen gogorra dute, kanaberaren antzera eratua. Lantza egiturako hostoak dituzte, elkarren aurka antolatuak eta kirtendunak edo gabeak; lorea berriz lau edo bost hostokoa da eta ertz horztuna du.