karies
iz. Med. Haginetako eritasunik arruntena. Kausa finkorik ez badu ere, organismoaren egoera orokorrak eragina omen du hortzen ehun gogorren erresistentzian. Ondorioz, bakteriek hortza eraso dezakete eta kariesa sortu. Dentistak ahoa tarteka aztertzen ez badu, eta garaiz tratamendurik ematen ez bazaio, kariesak, dentina zulatu eta pixkanaka deuseztatu egiten du. Ondoren kariesak mamiari zuzenean erasotzen dio, eta usteldu. Bakterioak orduan erraz sartzen dira organismoan, eta eritasunak sorrarazten dituzte.