Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Karachi

Pakistango hiria eta portua, Omango itsasoaren ondoan, Indoko deltaren ipar-mendebaleko adarraren ertzean. 5.103.000 biztanle (1981). Salerosketa eta industriagune garrantzitsua. Nazioarteko aireportua eta burdinbide lotunea.  v  Historia. Antzina arrantzale portu txikia zen. 1838tik aurrera, ingelesak heldu zirenean, berehala hasi zen salerosketa portu gisa sendotzen. 1947-1960 urteetan Pakistango hiriburua izan zen.