izond. Zool. Karadriformeen ordenako izen bereko familiako hegaztiez esaten da. Neurri txikikoak (15-39 cm luze) moko-motz samarrak eta hegalari onak izaten dira. Zangoaren behealdea luzea eta atzeko behatzik gabea dute. Australian eta Afrikako iparraldean bizi dira.