Kara Kum
Asiako erdialdeko basamortua, Turkmenistango lurralde gehiena hartzen duena, Ust-Urt goi-ordokiaren eta Amu Daria ibaiaren hegoaldean eta Iranen iparraldean. Baditu zenbait oasi (Tedzhan eta Murgab, besteren artean). 1951ean Kara Kum ubidea eraikitzen hasi zen Amu Daria ibaia eta Kaspiar Itsasoaren artean, ia 2.000 kilometrotan zehar. Ubide horri esker, 892.000 ha lur ureztatzen ziren 1978an.