kaputxino 2
iz. Zool. Simioen ordenako zebidoen familiako tximinoa (Cebus capucinus). Zebo kaputxino izenaz ere ezagutzen da. 45 cm inguru luze da. Isatsa 35 cm luze izaten du. Ilea gaztaina kolorekoa du; isatsa ere kolore bereko ile luzez estalia du, eta ez da oratzailea. Lepoan bilduta ibiltzen du askotan. Belarri inguruko, bularreko eta besagainetako ileak zuriak ditu. Beldur handia die hotzari eta hezetasunari, eta ez da, beraz, bere kabuz uretan sartzen. Uretan bakarrik utziz gero ito egiten da. Fruituak, hostoak eta animalia txikiak jaten ditu. Berezko bizi eremua Costa Ricatik Amazonas ibaiaren iparralderako lurraldea guztia du. Zoo askotan izaten dituzte kaputxinoak.