Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kansa

iz. Ipar Ameriketako indiar herria, siuana hizkuntza sailekoa. XVIII. mendeaz gero gaur egungo Kansas estatuaren erdialdean bizi ziren. Zaldiak heldu zirenean nomada egin ziren eta bisontearen ehiza hartu zuten bizibidetzat. Ia denak hil zituzten XIX. mendearen bukaeran. Gaur egun seirehun bat lagun geratzen dira, Oklahomako estatuko erreserba batean.