Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kandahar

Afganistango hiria, lurralde hartako bigarren handiena, herrialdearen hego-ekialdean. 178.000 biztanle (1979). Biztanle gehienak paxtunak dira. 1033 m-ko goi-ordoki batean aurkitzen da. Aberastasun iturri nagusiak fruituak, zetazko alfonbrak, zaldiak eta merkataritza dira.  v  Historia. Alexandro Handiak sortua dela uste da. Historian zehar afganoen, mongolen eta persiarren esku egon da. Hiri berria Ahmd Shah-ek sortu zuen 1747an.