Kamo Chomei
Japoniako olerkari eta literatura kritikaria, Japoniako olerkaritzan izan den idazlerik handienetakoa (1155 - Kioto, 1216). Fraide budista izan zen. Obra nagusiak: Hojo-ki (1212, Hamar oin zabaleko gela), Chomei erretiroan zen bitartean Kioton izandako hondamendien kontaketa, bere erretiroko bakearekin konparatuta; Mumyo sho (1209, Izenburu gabeko oharrak); Hosshin shu (1215, Erlijiozko deiaren ereduak).