Kamikaze
(Eusk. “Jainkoaren haizea”). 1274an eta 1281ean mongoliarren ontzidia desegin zuen tifoiari Japonian eman zitzaion izena. Izen hori eman zitzaien gero 1944az gero, Bigarren Mundu Gerran, Estatu Batuetako ontzidiari eraso zioten japoniar hegazkin gidariei, beren burua hiltzen baitzuten eraso horietan.