Kamosis
XVIII. dinastiako egiptoar faraoia. Tebasko erregea izan zen (K.a. 1578 - K.a. 1553). Sekenenre Taa II.aren semea zen, eta haren ondorengo izan zen. Iparraldea menderatzen zuten hiksoen kontra borrokatu zen, eta Kusheko komunikazio bideak moztu zizkien. Haren sarkofagoa eta momia 1857an aurkitu zituzten Deir el Bahariko ezkutalekuan.