Kalisto
Konstantinoplako aitagoiena, teologoa, hagiografoa, eta hesikasmoaren bultzatzailea (? - Konstantinola, 1363). Athos mendiko fraidea zen. Hesikasmo izeneko otoitz moduaren jarraitzaile egin zen. Athos mendiko San Gregorio Palamas-en eta San Gregorio Sinaikoaren ikasle izan zen. 1350ean Konstantinoplako aitagoien izendatu zutelarik, sinodo bat antolatu zuen, hesikasmoa ortodoxoen kontenplazio otoitzeko modu nagusitzat aitor zezan. 1353an aitagoien kargua uztera behartu zuten, Mateo Kantakuzeno enperadore koroatu nahi izan ez zuelako. 1354an berriro aitagoien izendatu zutelarik, Stefan Dusan Serbiako tsar-a, eskumikatu zuen, aitagoien barruti independentea antolatu zuelako.