Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kalisto

Jupiter planetaren lau satelite handietako bat. 4.850 km-ko diametroa. Planeta horren erdigunetik 1.808.600 km-ra du orbita, eta 16 egun, 16 ordu, 32 minutu eta 9 segundoko orbita-aldia du. 1979an Voyager I. zundak argazkiak egin zizkion. Asteroide baten talkak 600 km diametroko kraterra eratu du bertan.