Kalisto Ia, santua
16. Aita Santua, 217-222 bitartean (155- 222 inguruan). Karpoforo izeneko kristau baten esklaboa zen. Zeferino Aita Santuaren aginpidearen garaian bere gain izan zuen kristau hilerrien administrazioa. Aita Santu aukeratu zutenean istilu handiak sortu ziren, eta aukeraketaren ondorioz Hipolitoren zisma gertatu zen.