Kali
(Eusk. “Beltza”). Mit. Jainkosa hindua. Shivaren emazteetako bat da, eta suntsipenaren eta heriotzaren jainkosa. Kaliren irudia kolore beltzeko emakume bat izaten da, lau beso dituena, eta batzuetan sugez inguratua agertzen da. Bengalan gurtzen dute batez ere. Antzina giza sakrifizioak eskaintzen zizkioten.