Kalgan
Txina ipar-mendebaleko hiria, barne Mongolia eta Txina arteko mugan, Pekindik 160 km-ra, iparralderantz. 607.900 biztanle (1985). Historian zehar Pekindik Mongoliarako edo haragoko karabanak Harresi Handia igarotzen zuten lekua da. Kalganek merkataritzarengatik izan du garrantzia, Txinatik Mongoliarako eta Errusiarako merkataritzaren atea izan baita. Errusiako 1917ko Iraultzaren eta Mongolian gertatutako aldakuntzen ondorioz, ordea, Kalganek nazioarteko merkataritzan zuen garrantzia asko apaldu zen XX. mendearen bigarren laurdenetik aurrera.