Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kalevala

Finlandiako herri epopeia. Elias Lönrot olerkariak egindako bilduma da, Kareliako bardoen ahozko tradizioaren bitartez ezagutzen diren kantuetan oinarri hartuta. Lehen edizioa 1835ean agertu zen eta 39 kantuetan bildutako 12.000 bertsok osatzen zuten; bigarrenak, 1849koak, 23.000 bertso eta 50 kantu zituen.