Kaldor, Nicolas
Britainiar ekonomialaria, hungariarra jatorriz (Budapest, 1908 - Londres, 1986). Cambridgeko Unibertsitateko London School-eko eta King’s Collegeko irakasle, eta Erresuma Batuko Finantza ministerioko aholkulari izan zen. Sozialdemokrata zen, eta ekonomia hazkuntzari eta errenta eta politika fiskalari buruzko azterketak egin zituen. Haren obren artean aipatzekoak dira: Alternative Theories of Distribution (1955-1956, Banaketaren teoria alternatiboak); A Model of Economic Growth (1957, Ekonomia hazkundearen eredu bat).
- kalbinista
- Kalbino, Joan
- Kaldea
- kaldear
- kalderoi
- Kaldor, Nicolas
- kale
- Kalecki, Michel
- Kaledonia
- kaledoniar
- kaleido